LibreOffice 7.4 laguntza
CompatibilityMode() funtzioak exekuzio-garaiko modua kontrolatzen edo kontsultatzen du. Exekuzio-garaiko modua ezarri edo berrezarri ondoren exekutatutako kode guztiari eragiten dio.
Erabili eginbide hau kontuz, adibidez dokumentuak bihurtzeko soilik.
CompatibilityMode(Optional Enable As Boolean) As Boolean
CompatibilityMode funtzioak beti itzultzen du bere exekuzioaren ondoren aktibo dagoen modua. Argumentuarekin deitzen bada, modu berria itzultzen du, eta argumenturik gabe deitzen bada, modu aktiboa aldatu gabe itzultzen du.
Enable: Bateragarritasun modu berria ezartzen du edo haren ezarpena ezabatzen du, argumentua presente dagoenean.
CompatibilityMode function relates to Option VBASupport 1, in which case it always returns True. It is unrelated to Option Compatible compiler directive.
Funtzio horrek honako egoeratan du eragina edo lagundu dezake:
Aldagaien esparrua.
RmDir komandoa VBA moduan exekutatzean. VBA erabiltzean, direktorio hutsak soilik kentzen dira RmDir bidez, eta LibreOffice Basic bidez direktorio bat modu errekurtsiboan kentzen da.
Basic-en Dir komandoaren portaera aldatzean. Dir komandoaren direktorio-banderak (16) esan nahi du LibreOffice Basic-en direktorioak soilik itzuliko direla. VBAn fitxategi normalak eta direktorioak itzultzen dira.
Elkar trukatzen diren Red eta Blue funtzioekin egindako kolore-osagaien kalkulua (Green funtzioa ez da ukitzen).
Hutsik EZ dagoen file:///home/me/Test direktorio bat emanda
Sub RemoveDir
MsgBox CompatibilityMode() ' False
CompatibilityMode( True )
RmDir( "file:///home/me/Test" )
CompatibilityMode False
MsgBox CompatibilityMode ' False
End Sub
CompatibilityMode( True ) bidez programak errore bat sortzen du, bestela Test direktorioa eta bere eduki guztiak ezabatzen dira.
Dir portaera aldatzea
Sub VBADirCommand
CompatibilityMode( Enable := True ) ' Fitxategi normalak ere erakusten ditu
Entry$ = Dir( "file:///home/me/Tmp/*.*", 16 )
Total$ = ""
While Entry$ <> ""
Total$ = Total$ + Entry$ + Chr$(13)
Entry$ = Dir
Wend
MsgBox Total$
CompatibilityMode Enable := False ' Direktorioak soilik erakusten ditu
End Sub