LibreOffice 7.1 laguntza
Dokumentu berri bat Fitxategia - Berria aukeraren bidez irekitzean, LibreOffice txantiloi batean oinarritutako dokumentu hutsa agertuko da. Txantiloi hori editatu, aldatu edo ordeztu dezakezu, dokumentu berriak estilo pertsonalizatua edo beste eduki batzuk eduki ditzan.
LibreOffice aplikazio bakoitzerako dokumentu-txantiloiak definitu daitezke.
Hasteko, ireki lehendik dagoen LibreOffice txantiloi bat eta aldatu hura, edo ireki dokumentu berri bat eta editatu nahieran, nahi den txantiloia sortzeko.
Gorde dokumentua Fitxategia - Txantiloiak - Gorde txantiloi gisa erabilita, sartu txantiloiaren izena, egin klik Ezarri txantiloi lehenetsi gisa kontrol-laukian eta gorde Nire txantiloiak kategorian.
Testu-dokumentu berria irekitzen den hurrengoan, dokumentu berria txantiloi lehenetsi berri horretan oinarrituko da.
Erabili Iragazkia dokumentu mota hautatzeko.
Txantiloi lehenetsia kontrol-marka berde batekin markatuta dago. Egin eskuineko klik txantiloi horretan eta aukeratu Editatu.
Egin aldaketak, aukeratu Fitxategia - Gorde eta itxi dokumentua.
Dokumentu berria irekitzen denean, aldatutako txantiloi lehenetsia erabiliko da.
LibreOffice aplikazioak aukerzpen-txantiloi integratuak ditu. Horiek ezin dira editatu, izenez aldatu edo ezabatu. Integratutako aurkezpen-txantiloi batetik abiatuta berria sortzeko, ireki dokumentu bat txantiloi hori erabilita, aldatu eta gorde txantiloi berri gisa.
LibreOffice aplikazioak Writerrerako txantiloi integratuak ditu. Horiek ezin dira editatu, izenez aldatu edo ezabatu. Integratutako aurkezpen-txantiloi batetik abiatuta berria sortzeko, ireki dokumentu bat txantiloi hori erabilita, aldatu eta gorde txantiloi berri gisa.
Egin eskuineko klik lehenetsi gisa ezarri nahi den txantiloian eta aukeratu Ezarri lehenetsi gisa.
Hasteko, ireki lehendik dagoen LibreOffice txantiloi bat eta aldatu hura, edo ireki dokumentu berri bat eta editatu nahieran, nahi den txantiloia sortzeko.
Aukeratu Fitxategia - Txantiloiak - Gorde txantiloi gisa, sartu txantiloiaren izena, aukeratu Txantiloien kategoria bat eta gorde.
Egin eskuineko klik aldatu nahi den txantiloian eta aukeratu Editatu.
Egin aldaketak, aukeratu Fitxategia - Gorde eta itxi dokumentua.
Edozein dokumentu gorde daiteke txantiloi gisa, gordetzeko elkarrizketa-koadroan "Txantiloia" fitxategi mota hautatuta. Txantiloi-kudeatzailean txantiloia atzitzeko, gorde txantiloia LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice - Bide -izenak hobespenean Txantiloiak elementurako zehaztu den Erabiltzailearen bide-izenak direktorioan. Sarritan errazagoa da dokumentu bat Fitxategia - Txantiloiak - Gorde txantiloi gisa aukera erabilita gordetzea, horrela txantiloia automatikoki kokatuko baita direktorio egokian.
Txantiloiekin lan egiteko modu hobetsia txantiloi-kudeatzailea da.Txantiloi-kudeatzailea irekitzearen parekoa da Fitxategia - Berria - Txantiloiak eta Fitxategia - Txantiloiak - Kudeatu txantiloiak erabiltzea. Ctrl+⇧+N da lasterbide aurredefinitua.