LibreOffice 7.1 laguntza
Ortografia-tresnak, dokumentuan gehi dezakezun objektuen galeria eta menuak konfiguratzeko eta programa-hobespenak ezartzeko tresnak ditu.
Hitzak eta karaktereak zenbatzen ditu, zuriuneekin edo zuriunerik gabe, uneko hautapenean eta dokumentu osoan. Zenbaketa eguneratuta mantentzen da idatzi ahala edo hautapena aldatu ahala.
Uneko dokumentuko lerro-zenbakiak gehitu, kendu eta formateatzen ditu. Paragrafo bat lerro-zenbakitzetik kanpo uzteko, egin klik paragrafoan, aukeratu Formatua - Paragrafoa, egin klik Zenbakitzea fitxan, eta garbitu Sartu paragrafo hau lerro-zenbakitzean kontrol-laukia.
Posta-konbinazioko morroia abiarazten du gutun-ereduak sortzeko edo mezu elektronikoak bidaltzeko.
Hautatutako paragrafoak edo errenkadak alfabetikoki edo zenbakiekin ordenatzen ditu. Ordenatzeko hiru gako definitu eta ordenatzeko gako alfanumerikoak edo zenbakizkoak konbina ditzakezu.
Uneko dokumentuan eduki dinamikoa duten elementuak eguneratzen ditu, adibidez, eremuak eta indizeak.
Multimediaren erreproduzitzailearen leihoa irekitzen du hor filma edo soinu motako fitxategia aurreikusteko, baita fitxtaegi horiek uneko dokumentuan txertatzeko ere.
Hedapenen kudeatzaileak LibreOffice hedapenak gehitzen, kentzen, desgaitzen, gaitzen eta eguneratzen ditu.
XML iragazkiaren ezarpena elkarrizketa-koadroa irekitzen du, XML fitxategiak inportatu eta esportatzeko iragazkiak sortu, editatu, ezabatu eta probatzeko.
Autotestua sortu, editatu edo txertatzen du. Formatudun testua eta grafikoak, taulak eta eremuak dituen testua Autotestu gisa gorde dezakezu. Autotestua azkar txertatzeko, idatzi Autotestuaren lasterbidea dokumentuan eta sakatu F3.
URLak gune bero deitzen diren area zehatz batzuetan, grafiko batean edo grafiko multzo batean erants daitezke. Irudi-mapa bat gune bero bat edo gehiagoren talde bat da.
LibreOffice aplikazioaren menuak, laster-menuak, laster-teklak, tresna-barrak eta gertaerei esleitutako makroak pertsonalizatzen ditu.
Programaren konfigurazioa pertsonalizatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen du komando honek.