LibreOffice 7.1 laguntza
Uneko dokumentua, hautapena edo zehaztu dituzun orrialdeak inprimatzen ditu. Uneko dokumentuaren inprimatzeko aukerak ere ezar daitezke. Inprimatzeko aukerak inprimagailuaren eta erabiltzen duzun sistema eragilearen arabera alda daitezke.
Inprimatu elkarrizketa-koadroak hiru atal nagusi ditu: Nabigazio-botoiak dituen aurrebista bat, uneko dokumentu motarako espezifikoak diren kontrol-elementuak dituzten fitxa-orriak, eta Inprimatu, Utzi eta Laguntza botoiak.
Zure dokumentua nola inprimatu jakiteko, egin klik esteka hauetariko batean.
Testu-dokumentuak inprimatzea:
Kalkulu-orriak inprimatzea:
Aurkezpenak inprimatzea:
Inprimatze orokorra:
Inprimatu elkarrizketa-koadroan definitu diren ezarpenak baliozkoak dira Inprimatu botoia sakatzen hasi duzun uneko inprimatze-lanerako soilik. Zenbait aukera behin-betiko aldatu nahi badituzu, ireki .
Testu-dokumentuetarako LibreOffice inprimagailu-aukera lehenetsiak ezartzeko, aukeratu .
Kalkulu-orrietarako LibreOffice inprimagailu-aukera lehenetsiak ezartzeko, aukeratu .
Aurkezpen-dokumentuetarako LibreOffice inprimagailu-aukera lehenetsiak ezartzeko, aukeratu .
Sakatu Shift+F1 edo aukeratu eta jarri sagua Inprimatu elkarrizketa-koadroko edozein kontrol-elementuren gainean, laguntzaren testu hedatua ikusteko.
Aurrebistak erakusten du zein itxura duen orrialde bakoitzak. Orrialdez alda zaitezke aurrebistaren azpiko botoiekin.
Orokorra fitxa-orrian, inprimaketaren kontrol-elementu garrantzitsuenak aurkituko dituzu. Zure dokumentuaren zer eduki inprimatuko den defini dezakezu. Inprimagailua hautatu eta Inprimagailuaren ezarpenak elkarrizketa-koadroa ireki dezakezu.
Uneko aplikazioaren izen berdina duen fitxa erabil daiteke edukia, kolorea, tamaina eta inprimatuko diren orrialdeak definitzeko. Definitu itzazu uneko dokumentu motari araberako ezarpenak.
Orrialde-diseinua atalean orrialde anitz paper-orri bakarrean inprimatzeko aukera ezar daiteke, papera aurrezteko. Paper fisikoan irteerako orrialdeek izango duten antolaketa eta tamaina definitu daiteke.
Aldatu paper-orri bakoitzean inprimatuko den orrialde-antolaketa. Aurrebistak erakusten du zein itxura izango duen paper-orri bakoitzak.
Dokumentu mota batzuentzako, liburuxka bat inprimatzea aukera dezakezu.
Gainera, Inprimagailu-ezarpenak erabil daitezke inprimagailuaren aukera gehiago zehazteko.