Antolatzailea
Ezarri hautatutako estiloaren aukerak.
Izena
Hautatutako estiloaren izena bistaratzen du. Estilo pertsonalizatua sortzen edo aldatzen ari bazara, idatzi estiloaren izena. Aurrez definitutako estilo baten izena ezin da aldatu.
Eguneratu automatikoki
Paragrafo batean zuzeneko formatua aplikatzean estiloa eguneratzen du, eta estilo hori dokumentu osoan erabiltzen du. Estilo hori erabiltzen duten paragrafo guztien formatua automatikoki eguneratzen da.
Hurrengo estiloa
Hautatu dokumentuko uneko estiloak jarraitu dezan nahi duzun estilo bat. Paragrafo-estiloetan, lehendik dagoen amaieran ⏎ sakatu ondoren sortutako paragrafo hutsari aplikatuko zaio hurrengo estiloa. Orrialde-estiloetan, orrialde berria sortzen denean aplikatuko da hurrengo estiloa.
Heredatu hemendik
Hautatu lehendik dagoen estilo bat (edo - Ezer ere ez -) bere definizioak uneko estiloari emateko. Erabili beste fitxak heredatutako estiloa aldatzeko.
Editatu estiloa
Editatu estilo gurasoaren propietateak.
Kategoria
Uneko estiloaren kategoria bistaratzen du. Estilo berri bat sortzen edo aldatzen ari bazara, hautatu 'Estilo pertsonalizatua' zerrendatik.
Ezin da aurrez definitutako estilo baten kategoria aldatu.
Edukia
Uneko estiloan erabilitako formatu nagusiak deskribatzen ditu.