Geruzei buruz

Geruzak erabilita, elkarrekin erlazioa duten elementuak lotu ditzakezu orrialde batean. Pentsa ezazu geruzak lan-areak direla, bistatik ezkutatu daitezkeenak, inprimatzea eragotzi daitezkeenak edo blokeatu daitezkeenak.

Geruzek ez dute zehazten zure orrialdeko objektuen pilatze-ordena, Kontrolak geruzan salbu, kasu horretan beti baitago gainerako geruzen aurrean.

Orrialdeko objektuen pilatze-ordena objektuak gehitzen diren sekuentziaren araberakoa da. Pilatze-ordena berrantolatzeko, erabili Forma - Antolatu.

Objektuak ez dituzten geruza-areak gardenak dira.

LibreOffice Draw aplikazioak hiru geruza lehenetsi eskaintze ditu:

Ezin dira geruza lehenetsiak ezabatu edo haien izena aldatu. Geruza propioak gehitu daitezke Txertatu - Geruza erabilita.

Diseinua geruza laneko area lehenetsia da. Diseinua geruzak izenburuaren, testuaren eta objektuen leku-marken kokalekua zehazten du.

Kontrolak geruza ekintza bat gauzatzen duten botoiak sortzeko erabili daiteke. Horrela, botoi horiek inprimatu nahi ez badira, geruzaren propietateetan ezarri ez inprimagarri modura. Kontrolak geruzako objektuak beti daude gainerako geruzen objektuen gainean.

Kota-lerroak geruza kota-lerroak marrazteko erabili daiteke, besteak beste. Geruza bistan edo ezkutuan jarrita, lerro horiek erraz aktibatu edo desaktibatu daitezke.

Iradokizun-ikonoa

Geruzak blokeatu egin daitezke bere edukiak babesteko, edo geruza eta bere edukiak inprimatzea eragozteko. Orrialde bati geruza berria gehitzen zaionean, geruza dokumentuko orrialde guztiei gehitzen zaie. Hala ere, objektu bat geruza bati gehitzen zaionean, uneko orrialdeari soilik gehitzen zaio. Objektua orrialde guztietan agertu dadin nahi bada, gehitu objektua orrialde maisuari (Ikusi - Maisua).