SWITCH

SWITCH funtzioak adierazpena konparatzen du balioa1 eta balioan artean dauden balioekin eta adierazpenarekin bat datorren lehen balioaren emaitza itzultzen du. Ez badago bat etortzerik eta emaitza_lehenetsia ematen bada, horixe itzuliko da.

tip

Funtzio hau LibreOffice bertsiotik existitzen da5.2


Sintaxia

SWITCH( adierazpena, balioa1, emaitza1[, balioa2, emaitza2][, … ][, emaitza_lehenetsia] )

adierazpena testua, zenbakia, balio logikoa edo data da, edo gelaxka baten erreferentzia.

balioa1, balioa2, ... edozein balio edo gelaxka-erreferentzia da. Balio bakoitzak emandako emaitza bat izan behar du.

emaitza1, emaitza2, ... edozein balio edo gelaxka-erreferentzia da.

emaitza_lehenetsia: edozein balio edo gelaxka-erreferentzia, bat etortzerik ez dagoenean itzuliko dena.

balioa ez bada adierazpenaren berdina eta ez bada emaitza lehenetsirik ematen, #E/E errorea itzuliko da.

Adibideak

=SWITCH(MONTH(A3),1,"Urtarrila",2,"Otsaila",3,"Martxoa","Bat etortzerik ez") funtzioak "Urtarrila" itzultzen du A3 gelaxkak urtarrileko data bat duenean, "Otsaila" A3 gelaxkak otsaileko data bat duenean, etab.