Egoera barra
Uneko orriari buruzko informazioa erakusten du Egoera barrak.
Uneko orriaren zenbakia eta kalkulu-orrian guztira dauden orrien kopurua erakusten ditu.
Uneko orrialde-estiloa bistaratzen du. Estiloa editatzeko, egin klik bikoitza. Beste estilo bat hautatzeko, egin klik saguaren eskuineko botoiarekin.
Uneko orrialdea bistaratzeko zoom-faktorea zehazten du.
Uneko txertatze modua bistaratzen du. INSRT = txertatu eta OVER = gainidatzi txandaka ditzakezu hemen. Kurtsorea formula-barrako sarrera-lerroan edo gelaxka batean kokatuta dagoenean soilik egongo da aktibo eremu hau.
Hemen hautapena modu batetik beste batera alda daiteke.
Dokumentuan egindako aldaketak oraindik ez badituzu gorde disko gogorrean, "*" agertuko da Egoera barrako eremu honetan. Gorde gabeko dokumentu berrietan ere aplikatzen da.
Sinadura digitala
Ikus baita ere: Sinadura digitalak.
Uneko dokumentuari buruzko informazioa erakusten du. Lehenespenez, hautatutako gelaxken edukiaren batura erakusten da.