Pertsonalizazioa

Mozilla Firefox aplikaziorako erabilgarri dauden gai berak erabilita pertsonalizatu daiteke LibreOffice. Leihoaren goialdean eta behealdean atrakatutako tresna-barrek hautatutako gaia bistaratuko dute atzeko planoan.

Iradokizun-ikonoa

Mozilla Firefox gaiak Mozillaren webgunean daude eskuragarri, honako helbidean: https://addons.mozilla.org/en-US/firefox/themes/.


Iradokizun-ikonoa

Firefoxekin bateragarria den edozein gaik funtzionatuko du LibreOffice aplikazioarekin. Hala ere, gai guztiek ez dute ikusizko emaitza onak eskainiko. Itxura beteegia badu, ikonoen eta menuen irakurgarritasuna oztopatu dezake.


Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - LibreOffice - Pertsonalizazioa.


Firefox gaiak:

Honako aukerak erabil daitezke:

Itxura lehenetsia, ez erabili gaiak

Tresna-barren atzeko planoak zure mahaiganeko ingurunearen ezarpenen atzeko planoa hartzen du. Hori da aukera lehenetsia LibreOffice aplikazioan.

Aurretik instalatutako gaia

Hautatu aukera horietako bat aurretik instalatutako gaietako bat erabiltzeko. Aukera lehenetsiez gain, zure sistema-administratzaileak gai pertsonalizatu bat gehitu ahal izan du LibreOffice instalazioan. Aukera honek gai hori ere bistaratuko du.

Norberaren gaia

Hautatu aukera hau "Hautatu Firefox gaia" elkarrizketa-koadroa irekitzeko eta zure gaia aukeratzeko.

'Hautatu Firefox gaia' elkarrizketa-koadroa

Elkarrizketa-koadro horrek gai zehatz bat instalatzea ahalbidetzen dizu eta Mozilla Firefox gaien webguneko beste hainbat gairen ikuspegia eskaintzen dizu.

Bilatu

Eman bilaketa-hitz bat, Mozillaren gehigarrien webgunean gaiak bilatzeko, edo itsatsi gai baten helbidea gai hori zuzenean atzitzeko. Helbidea eskuratzeko, erabili zure nabigatzailea gaiaren webgunera joateko eta kopiatu helbide-barran ageri den URLa. Ondoren, itsatsi hura elkarrizketa-koadroaren bilaketa-koadroan. Egin klik Bilatu botoian edo sakatu Enter gaia deskargatu eta LibreOffice aplikazioan instalatzeko.

Gaiak kategoriaren arabera arakatzea

Botoietan bistaratutako kategorietan oinarrituta, bederatzi gairen ausazko sorta bat erakusten du.

Sakatu bost botoietako bat, botoiari dagokion kategoriako ausazko bederatzi gai bistaratzeko azpiko irudi-arean.

Bistaratutako gaietako bat hautatzeko, egin klik bere irudian eta sakatu Ados.