Formatu-barra
Formatuak eskuz aplikatzeko oinarrizko komandoak aurkituko dituzu Formatuen barran.
Estiloak leihoa erakutsi edo ezkutatu den zehazten du. Estiloak esleitu eta antolatu daitezke leiho horretan.
Zerrendatik letra-tipoaren izena hauta daiteke edo zuzenean letra-tipoaren izena sar daiteke.
Letra-tipo bat baino gehiago sar ditzakezu puntu eta komaz bereizita. LibreOffice(e)k aurreko letra-tipoak erabilgarri ez dauden kasuetan, izendatutako ondorengo letra-tipoa erabiliko du programak.
Zerrendatik letra-tamaina desberdinak aukera daitezke, edo eskuz tamaina sar daiteke.
Hautatutako testua lodi bihurtzen du. Kurtsorea hitz baten gainean badago, hitz osoa lodi bihurtzen da. Hautapen edo hitz bat oraindik lodi badago, formatua kentzen da.
Hautatutako testuak letra etzana izango du. Kurtsorea hitz baten gainean badago, hitz osoak letra etzana izango du. Hautapenak edo hitzak oraindik letra etzana badu, formatua kentzen da.
Hautatutako testua azpimarratzen du edo azpimarra kentzen du.
Egin klik hautatutako karakterei uneko letra-kolorea aplikatzeko. Hemen ere klik egin dezakezu, eta ondoren hautapena arrastatu testu-kolorea aldatzeko. Egin klik ikonoaren alboko gezian Letra-kolorea tresna-barra irekitzeko.
Gelaxken edukia ezkerrean lerrokatzen du.
Gelaxkaren edukia horizontalean zentratzen du.
Lerrokatu horizontalean zentratutaErdian
Gelaxken edukia eskuinean lerrokatzen du.
Gelaxkaren edukia ezkerraldean lerrokatzen du eta gelaxken ertzak eskuinaldean.
Moneta-formatu lehenetsia aplikatzen die hautatutako gelaxkei.
Ehuneko-formatua aplikatzen die hautatutako gelaxkei.
Zenbaki-formatua: ehunekoa
Zenbaki-formatu lehenetsia aplikatzen die hautatutako gelaxkei.
Zenbaki-formatua: estandarra
Dezimal bat gehitzen die hautatutako gelaxketako zenbakiei.
Zenbaki-formatua: gehitu dezimal bat
Dezimal bat kentzen die hautatutako gelaxketako zenbakiei.
Zenbaki-formatua: kendu dezimal bat
Sakatu Txikitu koska ikonoa uneko paragrafoaren edo gelaxkaren ezkerreko koska txikitzeko eta aurreko tabuladore-kokapen lehenetsian ezartzeko.
Sakatu Handitu koska ikonoa uneko paragrafoaren edo gelaxka-edukiaren ezkerreko koska handitzeko eta hurrengo tabuladore-kokapen lehenetsian ezartzeko.
Ertzak tresna-barra irekitzeko, egin klik Ertzak ikonoan. Orri-area edo objektu baten ertzak aldatu ahal izango dituzu.
Egin klik tresna-barra bat irekitzeko, non paragrafo baten atzeko planoaren kolorea hauta dezakezun. Kolorea uneko paragrafoaren edo hautatutako paragrafoaren atzeko planoari aplikatzen zaio.
Gelaxkaren edukia gelaxkaren goiko ertzean lerrokatzen du.
Gelaxkaren edukia bertikalean zentratzen du.
Lerrokatu bertikalean zentratuta
Gelaxkaren edukia gelaxkaren beheko ertzean lerrokatzen du.
Zenbaki-formatua: Data
Data-formatua aplikatzen die hautatutako gelaxkei.
Zenbaki-formatua: esponentziala
Formatu esponentziala aplikatzen die hautatutako gelaxkei.
Ikono gehigarriak
CTL onarpena gaituta badago, bi ikono gehiago egongo dira ikusgai.
Ezkerretik eskuinera
Testua ezkerretik eskuinera sartzen da.
Eskuinetik ezkerrera
Eskuinetik ezkerrera sartzen da testu-diseinu konplexuko hizkuntza bateko testua.