Birkalkulatu

Aldatutako formula guztiak birkalkulatzen ditu. 'Kalkulatu automatikoki' gaituta badago, Birkalkulatu komandoak RAND edo NOW bezalako formulei soilik aplikatuko zaie.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Datuak - Kalkulatu - Birkalkulatu.

F9


Sakatu F9 birkalkulatzeko. Sakatu Shift++F9 dokumentuaren formula guztiak birkalkulatzeko.

Dokumentua birkalkulatu ondoren, pantaila freskatzen da. Diagrama guztiak ere freskatzen dira.

RANDBETWEEN bezalako osagarri-funtzioak ez diote 'Birkalkulatu' komandoari edo F9 teklari erantzungo. Sakatu Shift++F9 formula guztiak birkalkulatzeko, osagarri-funtzioak barne.