Txertatu testua
ASCII, RTF edo HTML fitxategietako testua txertatzen du diapositiba aktiboan.
Txertatutako testuak diapositiba aktiboaren testu-formatu lehenetsia erabiltzen du. Nahi baduzu, testu-markoa diapositibara arrastatu dezakezu, eta gero, txertatu testua. Testu-markoa automatikoki hedatzen da beherantz testu-pasarte luzeagoentzat.
Bistaratu zerrenda
Hautatu txertatu nahi duzun testua zerrendan.
Esteka
Testua esteka gisa txertatzen du. Estekak automatikoki eguneratzen dira iturburu-fitxategia aldatzean.