Kontsolidatu
Gelaxka-area independente bateko edo gehiagotako datuak konbinatzen ditu eta area berri bat kalkulatzen du zuk zehaztutako funtzioa erabiliz.
Funtzioa
Hautatu datuak kontsolidatzeko erabili nahi duzun funtzioa.
Kontsolidatze-areak
Ordenatu nahi dituzun gelaxka-areak bistaratzen ditu.
Iturburuko datu-area
Kontsolidatze-areak koadroan zerrendatutako gelaxka-areekin kontsolidatu nahi duzun gelaxka-area zehazten du. Hautatu orri bateko gelaxka-area bat, eta egin klik Gehitu gehitu botoian. Aurrez definitutako gelaxka baten izena ere hauta dezakezu Iturburuko datu-area zerrendan.
Kopiatu emaitzak hemen:
Kontsolidazioaren emaitzak bistaratuko diren areako lehen gelaxka erakusten du.
Gehitu
Iturburuko datu-area koadroan zehaztutako gelaxka-area gehitzen du Kontsolidatze-areak koadroan.
Aukerak
Aukera osagarriak erakusten ditu.