Aldagaiak
Aldagai-eremuen bidez eduki dinamikoa gehi dezakezu dokumentuetan. Adibidez, aldagai bat erabil dezakezu orrialde-zenbakitzea berrezartzeko.

Erabiltzaileak definitutako eremuak uneko dokumentuan bakarrik daude erabilgarri.
Mota |
Azalpena |
Ezarri aldagaia |
Aldagaia eta haren balioa definitzen ditu. Aldagai baten balioa aldatzeko, egin klik aldagai-eremuaren aurrean eta aukeratu Editatu - Eremua. |
Erakutsi aldagaia |
Hautapena zerrendan klik egiten diozun aldagaiaren balioa txertatzen du. |
DDE eremua |
DDE esteka txertatzen du dokumentuan, eta hori nahi adina aldiz eguneratu dezakezu esleitutako izenaren bidez. |
Txertatu formula |
Zenbaki finkoa edo formula baten emaitza txertatzen du. |
Sarrera-eremua |
Balio berri bat txertatzen du aldagaiarentzat edo erabiltzailearen eremuarentzat. Sarrera-eremuko aldagaiaren balioa baliozkoa da eremua txertatzen den lekutik aurrera. Aurrerago aldagaiaren balioa dokumentuan aldatzeko, txertatu izen bereko beste sarrera-eremu bat, baina beste balio batekin. Dena den, erabiltzailearen eremuaren balioa globalki aldatzen da. Aldagaiak Hautapena eremuan bistaratzen dira. Txertatu botoian klik egitean, Sarrera-eremua elkarrizketa-koadroa agertzen da, eta hor balio berria edo testu osagarria sar dezakezu ohar gisa. |
Zenbaki-barrutia |
Numerazio automatikoa txertatzen du tauletarako, grafikoetarako eta testu-markoetarako. |
Ezarri orrialde-aldagaia |
Dokumentuan erreferentzia-puntu bat txertatzen du, eta horren ondoren orrialde-kontaketa berrabierazten da. Hautatu "aktibatu" erreferentzia-puntua gaitzeko, eta "desaktibatu" desgaitzeko. Desplazamendu bat ere sar dezakezu orrialde-kontaketa beste zenbaki batetik hasteko. |
Erakutsi orrialde-aldagaia |
Orrialde kopurua bistaratzen du "Ezarri orrialde-aldagaia" erreferentzia-puntutik eremu honetaraino. |
Erabiltzailearen eremua |
Aldagai global pertsonalizatua txertatzen du. Erabiltzailearen eremua baldintza-instrukzio baten aldagaia zehazteko erabil dezakezu. Erabiltzailearen eremua aldatzean, aldagaiaren instantzia guztiak eguneratzen dira dokumentuan. |
Erabiltzaileak definitutako eremuentzat, egin klik nahi duzun formatuan Formatua zerrendan edo sakatu "Formatu osagarriak" formatu pertsonalizatua definitzeko.
Formatua zerrendan, zehaztu balioa testu edo zenbaki gisa txertatu den.
Hautatu
Mota zerrendan hautatutako eremu motaren eremu erabilgarriak zerrendatzen ditu. Eremu bat txertatzeko, egin klik eremuan, eta ondoren, sakatu Txertatu.

Zerrendako eremu bat azkar txertatzeko, sakatu ⌘Ctrl eta egin klik bikoitza eremuan.
HTML dokumentuetan, bi eremu osagarri daude "Ezarri aldagaia" eremu motarentzat: HTML_ON eta HTML_OFF. Balioa koadroan sartzen duzun testua HTML etiketa ireki (<Value>) edo HTML etiketa itxi (</Value>) bihurtzen da fitxategia HTML dokumentu gisa gordetzen denean, hautatzen duzun aukeraren arabera.

Klik bikoitza egiten baduzu sarrera batean Ctrl tekla sakatuta duzula edo nahi duzun aldagaia hautatu eta zuriune-barra sakatzen baduzu, sarrera hori berehala txertatuko da dokumentuan.
Formula
Aukera hori erabilgarri egongo da "Txertatu formula" eremu mota hautatuta dagoenean.
Ikusezina
Eremuaren edukia ezkutatzen du dokumentuan. Eremua marka gris mehe gisa txertatzen da dokumentuan. Aukera hori "Ezarri aldagaia" eta "Erabiltzailearen eremua" eremu motentzat bakarrik dago erabilgarri.
Kapitulu-numerazioa
Kapitulu-zenbakiak berrezartzeko aukerak ezartzen ditu.
Maila
Aukeratu numerazioak zein izenburu edo kapitulu-mailetan hasi behar duen.
Bereizlea
Idatzi izenburuen eta kapitulu-mailen artean bereizle gisa erabili nahi duzun karakterea.
Aplikatu
Erabiltzaileak definitutako eremua gehitzen du Hautapena zerrendan.
Ezabatu
Erabiltzaileak definitutako eremua Hautapena zerrendatik kentzen du. Uneko dokumentuan erabiltzen ez diren eremuak bakarrik ken ditzakezu. Uneko dokumentuan erabiltzen den eremu bat zerrendatik kentzeko, aurrena ezabatu eremuaren instantzia guztiak dokumentutik, eta ondoren, kendu eremua zerrendatik.
Ezabatu